lunes, 21 de noviembre de 2016

JARDUERA 3: Informazioa bilatu, sailkatu eta post baten bidez ezagutza bihurtu.

INKONGRUENTZIA-HEZIKETA

Aukeratutako gaia, Haurtzaroaren Psikologia da, inkongruentzia-heziketa hain zuzen ere.

Alde batetik, GOOGLE-en egindako lehen bilaketa psikología de la educación incongruencia educativa izan da, baina psikologia orokorrari buruzko loturak soilik agertu dira. Ondoren, psikología de la educación "incongruencia educativa" bilatu dut. Kasu honetan, inkongruentzia-heziketari buruko hainbat lotura agertu dira.

Hau bilatu ondoren, inkongruentzia-heziketaren ondorioak bilatu nahi izan dut. Horretarako incongruencia educativa consecuencias bilatu dut baina ez dut nahi nituen ondorioak aurkitu. Beraz, incongruencia educativa +consecuencias bilatu dut eta lotura interesgarriagoak agertu dira.

                  
Azkenik, inkongruentzia-heziketaren ondorioak sakondu nahi izan ditut baina familia edo gurasoekin lotuturik ez dauden emaitzekin. Horregatik, incongruencia educativa consecuencias -padres bilatu dut.

Beste aldetik, Twitter-en bilatzailean #incongruenciaeducativa idaztean ez du ezer aurkitu. Ondoren, incongruencia educativa bilatzean, horrekin erlazionatutako tweet-ak agertu dira:

                           

ONDORIOAK:

Argi dago, erabilitako parametroak bilaketa eraginkor bat egiteko beharrezkoak direla. Parametro ezberdinekin aurkitutako loturak guztiz desberdinak izan dira. Interneten informazio asko dago eta guztia ez da baliogarria. Beraz, bilaketa mugatzen dituzten parametro hauek ezinbestekoak dira.



No hay comentarios:

Publicar un comentario